XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkontza inguruan ekandu ekanduak = oiturak. aitagarriak izan doguz gure artean, esaterako, ETXEAN SARTZEA.

Senarraren etxera ezkontzen ziranean, etxera sartzean etxekoandreak emazteari ur bedeinkatua emoten eutson etxeko ateetan.

Edo, beste batzuetan, burduntzia eta katilua emoten eutsozan, etxeko agintearen ezaugarri ziralakoan.

Etxeko beekosua etxearen ezaugarria zan eta burduntziak su ori bere lekuan eukiten dauanez, emazte barriak burduntzia artukeran etxea bera bere agintepean egoala esan gure ei eban.

Katilua edo baita burruntzalia burruntzalia = burdinazko katilu txikia edo koilarea. be, janaria banatzeko erabiliko eban aurrerantzean emazteak, dana bere agintean egoala erakutsiz.

Neskearenera ezkontzen ziranean, barriz, senar barriari gauza bi emoten eutsozan aitaginarrebeak, au da, ur bedeinkatua eta akuilu bat.

Senarrak leenengoa eskuetan artu ostean, etxera sartu eta kortea ikustera joaten ziran.

Beste aldetik, nonor nonora ezkontzen zanean, etxe orretako ildakoak, aurretikoak, be gogoan izan bear izaten ebazan, etxekotzat artu bear izaten ebazan eta.

Ori zala eta, ezkontza ostean, ezkonbarriak ilerrira joaten ziran, ildakoen obietan obi = ildakoa lurpean sartzeko tokia. lorak izten, ain zuzen be.

Baina, batez be, ardura ori bere eskupean emazte barriak artzen eban.

Aurrrerantzean be, berak izango eban etxeko ildakoen eta obiaren ardurea eta.

Ardura au ezkondu eta urrengo domekan artzen eban.

Etxekoandra barriak bere amaginarrebearengandik ogia eta argizaia artzen ebazan.

Gero bere gizonaren ildakoen obiaren aurrean gauza biak eskeintzen ebazan, euren aldeko otoitzak be esan eraginez.

Eginbear oneri olatak esaten jakon eta bein olatak egin ezkerokoan, emazte barria etxearen etxekoandra biurtzen zan.

Olan, bere jatorrizko etxeagaz lotura guztiak apurtuta lotzen ziran.

Labur esateko, etxe barriko, sendi barriko gurtze gurtze = otoitz egite eta beronen inguruko betebearrak. osoaz jaubetzen zan ara ezkontzen zana.

Azkenik, jatordua.

Ez egoan ezkontzarik jatordua egin barik.

Olan izaten ez bazan, adarra eta txintxarriak joten eutseezan ezkonbarriei.

Zergaitik ete zan au, bada?

Ezkontzerakoan, ezkongaiek opariak artzen ebezan beti.

Oneen ordez, jatordua egin bear izaten eben eta.

Jatorduan zear senarraren lagunek diralako toberak abesten eutseezan ezkonbarriei.

Oneetan ezkonbarrien alde onak eta ezaugarririk gurienak guri = jakingarri. lau aizeetara argiro abesten ebezan.

Arrioa:

Baina ezkontzako ekanduen artean, arrioak toki berezia bear dau.

Orduan, gure aurretikoek garrantzi haundia emoten eutsoen arrioa eroteari.

Onetan neskek ardura geiago izaten eben.

Arrioa zenbat eta ugariagoa, ezkontza obea.

Mutilak, ostera, ez ziran ainbeste arduratzen.

Jantziak, oge-estalkiak, izarak, galtzerdiak, gorua goru = goruetan egiteko erabilten dan tramankulua., ispilua, eta abar luzea emaztegaiak eroan bear izaten ebazan eta.

Gorua burdiko aurrekaldean danok ikusteko eran, erdian egurrezko kutxea eta ispilua atzekaldean eroezan.

Ezkonbarrion bizitzan, emaztearen bearrerako ardureak, bere andikeriak baino garrantzi aundiagokoa izan bearko ebala adierazoteko edo.

Senargaiak, barriz, geien baten, lanabesak lanabesak = soloan edo etxean bear egiteko tresnak. eroaten ebazan.

Arrio erakusketea oitura berezia zan.

Bera erakusteko, egun bat beren-beregi beren-beregi = bereziki / gurata; gura izanda. aukeratzen eben.

Nonork zenbat eta gauza geiago erakutsi, aberatsago agertzen zan danon aurrean.

Onegaitik nesken ardura aundia.

Erakusketa au, batzutan, bigarren deiera ostean egiten zan.

Onen ostean, ezkontzea naiko ziurra zan eta neskeak bere lagunei a erakusteko eguna aukeratzen eben.

Egun oneri nonon zato eguna esan izan jako.

Erakutsi ostean ezkontzea zelan eta non izango zan, nortzuk joango ziran eta abarrekoak azaltzen ebazan.

Beste batzuetan, barriz, erakusketa au ezkontza egunean bertan izaten zan.

Ezteguetara joaten zan guztiei erakusten eutseen.

Arrioa ezkongaien ogean zabaltzen zan eta, danak ikusi ostean, baten batek urrengo itaun au egiten eban: zer falta dogu oge onetan?, eta besteren batek erantzun: ezkonbarriak!.

Arrioa, baina, batzuetan, ezkondu baino urte bat edo bi leenago asten eben batzen.

Beste batzuk, ostera, txiki-txikitatik.

Esate baterako, leku batzuetan, neskei txikitatik linua ereiteko lur arloa emoten eutsoen gurasoek.

Neskei, goruetan egiten ikasten ebenean, oialak oial = zapi; eun (izarak oialez eginda dagoz). egiten be irakasten eutseen.

Olantxe apurka-apurka euren arrioak eratuz joaten ziran.

Edo ezkondu edo ezkondu ez, olan egiten eben, neska bakotxak bere arrioa euki bear ei ebalako.

Arrio lorretea lorreta = batetik besterako eroaketea. ikusgarria izaten zan.

Sarritan, neskea mutilaren etxera ezkontzen zan.

Orduan, arrioa ara eroan bear.

Emaztegaiaren aitak arrioa burdi baten gainean eroan be, jakina.

Ez edozelango burdian, baina.

Onetarako aarito bat burdiaren aurretik joaten zan.

Gainera, ardatzak koipez igurdi barik eukiten ebezan eta an joaten zan burdia kirrinkada otsean.

Idiek txintxarri eta margo askotako zerrendez zerrenda = zinta: xingola. apaindutako bigizteak bigizta = abereei samearen inguruan ipinten jakena; iduneko. edo idunekoak eroaten ebezan.

Burdi inguruan, baina, gazte taldea dantzaka, santzoka, abestuka eta soinua joten ibilten zan.

Soloetan bearrean egozanak bereala konturatzen ziran burdibidetik zer etorren.

Aa, bai poza!

Areek santzoka joaten baziran, burdia, barriz, kirrinkaka.

Burdi gainean, sukaldeko tresnak, buztarria, oinetakoak, gonak, jantzitako ogea, batzuetan, eta abar.

Oneen artean, uts egin barik, jakina, iljantzia.

Berau arrio guztietan eroaten eben eta.

Inoiz burdiaren aurretik aialdekoak joaten ziran.

Aialdekoak emaztegiaren neska lagunak izaten ziran eta arek ezkontzeagaitik artzen ebazan opariak, otzara banatan, euren buruen gainean eroaten ebezan.

Onez gain, ezkontza egunean aialdekoek senargaia bere emaztegaiaren etxera laguntzen eben eta bertso batzuk abestuz emaztegaiari aurkezten eutsoen.

Ezteguondoa ezteguondo = ezkondu ostean ezkonbarriek alkarregaz egoteko emoten daberzan egunak edo aldia; ezti-iretargi.

Ezteguak egin eta gero, gaur egun oi dan lez, orduan be, aal izan ebenak egun batzuetarako lur barriak ikustera joaten ziran.

Geienetan uri aundietara, au da, Bilbora Bizkaian, Donostiara Gipuzkoan, Iruñera Naparroan edota Baionara Iparraldean.